miércoles, 3 de diciembre de 2008

Herrimina

Edozien bidaiatik bueltan bezela, oraingoan ere ezberdin sentitzen naiz ene Herri maitian sartzerakoan.
Paisaia aldatuz doia eta mendi zabal eta gizenak jaiotzen dira errepide ertzetan, zeru gris (ala urdin?) metaliko honen azpian. Odola, kolore biziagoa hartuko balu bezela, korrika doia nire zainetatik zehar, etxean dagoen bihotzak eranginda, inoiz baino taupada sendoagoak emoten dituelako. Belardiak, behiak, ardiak, mendiak, haritzak, pagoak, harriak,... Gustura edan egiten dute nire begiek hemengo haizearen faltak sortarazitko egarria amatatuz.
Hauxe da hauxe nere Herria, nere etxea; eta hemen inon ez bezela sentitzen naiz.
Ezberdin, diferente...
Oinutsik lurrangainetik zapaltzerakoan belarrarekin bat egiten dabez eta, goxo goxo, beheruntza hazten dira sustrai sakonetan bihurtuz.

1 comentario:

Anónimo dijo...

abraso fuerte fuerte bina bilbitik